Biografia

Biografia

Oñati

Iriarte familiaOñatin jaio zen, 1915eko abenduaren 21ean, eta Aretxabaletan hil, 1997ko maiatzaren 10ean, 81 urte zituela. Txistularien familia handi batean sortu zen, aita Demetrio, aitona Galo segurarra, anaia Higinio eta Zumarragako lehengusuak bezala.

Gene horiekin, oso txikitatik trebatu zen, aitaren eskutik, txistuaren eta danbolinaren tradiziozko doinuetan. Berehala hasi ziren anaia Higinio eta biak Oñatiko jai ugarietan aitari laguntzen. Hezkuntza musikala osatzeko, konposizioa eta harmonia ikasi zituen.

Gaztetan, joskintza ikasi zuen, bizibidea ateratzeko. Oso sasoi gorabeheratsuak ziren, eta politika kalean zen. Abertzalea izaki, Eusko Gaztedi Indarrean kidetu zen.

Gerra Zibila

Batallón Disciplinario nº 40Eta gerra zibila etorri zen orduan. Bere borondatez Eusko Abertzale Ekintzan sartu zen gudari moduan, eta, aurrerago, Saseta batailoian. Txistua aldean eraman zuen. Gernikako bonbardaketa bizi izan zuen, bai eta Bilboren erorketa ere; eta, azkenean, Santoñako errendizioan, preso hartu zuten, 1937ko abuztuaren 26an. Francoren erregimenaren aurkako (desafekto) izatearen salaketapean, bortxazko lanak egin behar izan zituen 4 urtean: bi 25. Langile Batailoian, Bicarruesen (Huescan) eta Almacellesen eta Tárregan (Lleidan) eta beste bi 40. Soldadu Langileen Diziplina Batailoian, Lugo de Llaneran (Oviedon). Beste euskaldun batzuekin ere egin zuen topo gatibualdian.

Aretxabaleta

Azkenean, aske utzi zuten 1942ko martxoan, eta Oñatira itzuli zen. Bizitza normalera moldatzeko gorabehera gogorrak bizi ostean, Aretxabaletara joan zen bere etorkizunaren bila. 1944an, jostundegia ireki zuen eta udalaren danbolin-jotzaile bihurtu zen.

Demetrio bere emastea eta seme-alabakBizitza bideratzeko eta familia sortzeko ordua iritsi zitzaion. Mertxe Zubizarretarekin ezkondu eta bi alaba eta seme bat izan zituen.

Gerraosteko urteak gogorrak izan ziren oso; horregatik, penak ahazteko premia zuen jendeak. Orduantxe nabarmendu zen Demetrioren izaera, Aretxabaletan sortzen ziren kultura-ekimen guztietan hasi baitzen parte hartzen: UDAn, musika-bandan, ALKARen, LORAMENDI DANTZA TALDEAn…

Aretxabaletako BandaJuan Luis Izagirrerekin, Pepe Urtubirekin eta kulturaren alorreko beste lagun batzuekin, Udalaren Musika Banda sortu zuen, 1951n. Bada beste pasadizo bat ere, Demetrioren izaeraren berri ematen diguna: sasoi hartan alkate zen Bernardino Zubiarekin batera, Gasteizera joaten zen, Flandes batailoiaren kuartelera, banda osatzeko errekrutak bilatzera. Horrelaxe osatu zuten banda, Errioxako zenbait kontakturekin batera. Hori dela eta, hainbat gazte errioxarrek Aretxabaletan bota zituzten zuztarrak eta osatu zituzten familiak.

Musika-bandak zoriontasun eta poztasun handiak eman zizkien, Demetrio Iriarteren gidaritzapean, orduko belaunaldiei, hainbesteraino ezen udalak kioskoa eraiki zuen plazan.

LoramendiHamasei urteko jardunaren ostean, Demetriok utzi egin zuen egiteko hura, 1967an emaztea hil zitzaionean.

Dolu-aldia iragandakoan, berehala ekin zion benetan maite zuena egiteari: euskal kultura-identitateak zaindu eta transmititzeari, musikaren bidez.

Hurrengo urteetan, haren eskuetatik pasatu ziren hainbat gazte-belaunaldi, eta, zalantzarik gabe, berari zor zaio gure herrian txistulari kopuruak gora egitea.