Hasiera

Demetrio Iriarte Mujika jaio zela ehun urte bete direlarik, Aretxabaletako Argazki Taldeak, Aretxabaletako Txistulari Taldearekin eta Aretxabaletako Udalarekin lankidetzan, txistulari berdingabe honen bizitza eta lanak jaso ditu webgune honetan.

Hiru atal edo sailetan banatu dugu gunea: lehenean, haren biografia jaso dugu; bigarrenean, hark sortutako musika-lanak, partitura guztiak generoaren arabera sailkatuta; eta, hirugarrenean, azterlanean zehar pilatutako argazki eta bideoen galeria oso interesgarri bat.

Proiektu honen helburua da Demetrio Iriarteren lanak ezagutaraztea, hark txistuaren munduari bereziki eta musikari oro har ekarritakoa omentzea eta, batez ere, bizitzea egokitu zitzaion garai latz hartan egindako ahalegin eta lan handia eskertzea. Nabarmentzekoa da, halaber, euskal kulturarekin hartu zuen konpromisoa eta hurrengo belaunaldiei helarazteko erakutsitako interesa.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu haren senitarteko guztiei, emandako laguntza handiagatik.

Mila esker.

Partituraren batean akatsa aurkitzen baduzu, mesedez bidali zuzenketa helbide honetara: argazki.artxiboa@aretxabaleta.eus